EITB.COMen LANGILEEN LEGEZ KANPOKO LAGAPENA IZAN DELA ONARTU DU BILBOKO LAN-ARLOKO EPAITEGIAK

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

M4Fko langileek EITBNET auzitara eraman zuten langileen legez kanpoko lagapena salatzeko. Langileek lehen auzialdiko epaitegietan garaipena lortu dutela jakitera eman nahi du M4Fko Enpresa Batzordeak (LAB). Media For Future enpresak lana erregulatzeko txostena aurkeztu zuen 2013an, eta  2014an hartzekodunen konkurtsoa planteatu du. Erabakiek etorkizun beltza aurreikusten dute langileentzat, baina ez dute etsiko. Horrela, M4F sortu denetik eman diren irregulartasunak hasieratik salatu dituzte langileek.

M4Fko langileek irregulartasunak salatzen urteak eman dituzte eta lehen auzialdiko epaitegiaren sententziak beste behin ere agerian utzi ditu. EITBren zuzendaritzak M4F konpainian duen parte-hartze txikia erabili du argudio bezala erantzukizunak ezkutatzeko. Badirudi epaileak guztiz kontrakoa uste duela:

“Resulta probado que MEDIA FOR FUTURE SL para la ejecución de los servicios contratados se limitaba a poner a sus trabajadores a disposición de EITBNET S.A., sin poner en juego ningún medio material ni ninguna organización propia. Así de lo actuado resulta acreditado que todos los medios materiales que eran necesarios para que se desarrollara la actividad eran propiedad de EITBNET así como las aplicaciones informáticas imprescindibles para el desarrollo de las tareas diarias…”

“En conclusión entiende esta juzgadora que concurre un claro supuesto de cesión ilegal de mano de obra, toda vez que la organización empresarial de MEDIA FOR FUTURE SL no se ha puesto en juego, limitándose su actividad al suministro de manos de obra necesaria para el desarrollo del servicio, servicio que es íntegramente concebido, organizado y puesto en práctica por la empresa EITBNET”.

“Lo que claramente se evidencia es que a raíz de la actuación de la Inspección de Trabajo, que ya en mayo de 2013 concluye la existencia de cesión ilegal de trabajadores, y a raíz de la demanda interpuesta por los trabajadores, las demandadas (M4F y EITBNET) hay tratado ‘muy torpemente’ de borrar huellas del tráfico ilícito, separando a los trabajadores, reubicándolos en espacios diferenciados, y creando la apariencia formal de una dirección y organización de su trabajo, que en la práctica se ha demostrado que ni existe ni ha existido nunca”.

“Estimando íntegramente la demanda debo declarar y declaro la existencia de cesión ilegal entre MEDIA FOR FUTURE Y EITBNET, teniendo por hecha la elección de la actora en adquirir la condiciones de indefinido-no fijo en la empresa cesionaria EITBNET SA”.

 

Honenbestez, M4F 2014ko abenduan ixteari itxaron gabe langileen legez kanpoko lagapenari konponbide bat berehala emateko eskatzen dio Enpresa Batzordeak EITBko zuzendaritzari. EITBk egoera konpontzeko saiakerarik egiten ez badu, udako oporraldia pasa eta gero eitb.com zerbitzurik gabe uzteko ekintzak aurrera eramango dituzte langileek, 2013ko udan egin bezala. Orduan langileek hilabete bat baino gehiago eman zuten greban.

Baionako Auzitegia

Bestalde, M4Fn izandako beste irregulartasun larri baten berri eman nahi du Enpresa Batzordeak. Kasu honetan ere langileak salaketa aurkeztu eta garaipena lortu du auzitegietan. 2008tik 2012ra arte eitb.com-ek kazetari bat izan du Baionako egoitzan, frantsesez albisteak idazteko. Berriemaileak M4Fk azpikontratatuta egiten zuen lan.

Langilea kaleratu egin zuten eta irregulartasuna agerian geratu zen. Enpresak ez zuen Frantziako legedia errespetatu; izan ere, Espainiako araudiari atxikitako kontratu mota egin zion Frantziako Gizarte Segurantzari ordaintzea saihesteko.

Frantziako Estatuak irregulartasuna atzeman eta M4F auzitara eraman zuen Baionako langilea Frantziako legedia errespetatu gabe lanean izateagatik. Epaiketa egin eta Baionako Auzitegiak M4F zigortu du. Kazetariak Frantziako kontratua izan behar zuela erabaki du epaileak. Horrela, M4Fk 5.000 euroko isuna ordaindu beharko dio Frantziari, eta 10.000 euroko kalte-ordaina langileari.

Epaiaren berri izan eta gero, jaso beharreko soldata eskatuko du langileak; izan ere, kazetariek Frantzian Espainian baino soldata handiagoa dute. Ondorioz, urteetan jaso ez duen aldea eskatuko dio langileak M4Fri epaitegietan.

Anuncios
Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s