Protesta Lezaman, Athleticen lehen entrenamenduan

Sin título

Athleticeko jokalariak, gure pankartaren aurrean entrenatzen./ El Correo

eitb.com/M4Fko langileok Lezamara eraman ditugu astearte honetan gure aldarrikapenak, Athleticek lehen entrenamendua egin baitu bertan.

Zergatik Lezamara? Hedabide asko hurbildu direlako zuri-gorrien denboraldiaurrearen hasierara. Gure helburua argia zen: hedabideak ez badatoz guregana, gu joango gara hedabideengana, gure lan gatazka ezagutarazteko.

20130709_103922

eitb.com/M4Fko langileok, Lezaman

EiTBk enplegu erregulazio txosten bat agindu du M4Fn, hau da, eitb.com-erako ‘ad hoc’ sortutako azpikontratan, langileen erdiak (27 pertsona) kaleratzeko eta gainerakoei % 25 arteko soldata jaitsierak egiteko.

EREaren negoziazio epea ostiralean bukatuko da, eta, beraz, langileok erlojuaren aurka ere borroka egiten ari gara, kaleratzeak galarazteko.

Noski, gaurko protestaren helburua ez zen Athleticen aurka egitea, eta, horregatik, gure egoera ulertzea eskatu nahi diegu klubeko langileei.

Hemen Lezaman egindako protestaren argazki galeria ikus dezakezu.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized y etiquetada , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s